Musikaren curriculum oso ikusi nahi baduzue klikatu hemen.
Hauek izango lirateke musika irakasgaiaren eduki multzoak.
multzoa. Entzumen-pertzepzioa eta musika-ulermena.
multzoa. Adierazpena, interpretazioa eta sormena
multzoa. Musika-testuinguruak eta -erreferenteak
Bestalde, helburuak aipatzea nahiko nuke.
Ideiak, sentimenduak eta bizipenak komunikatzeko
eta adierazteko musikak zer aukera ematen dituen
ulertzea, eta zenbait motatako musika-adierazpen errespetatzeko,
ulertzeko eta balioesteko gaitasuna sustatzea,
musika Euskal Herriko eta gainerako herrietako
ondarea eratzeko funtsezko elementutzat hartzeko, eta
artearen eta kulturaren ezagutza, erabilera eta gozamena
sustatze aldera.
Musika-tekniken, -baliabideen, eta -konbentzioen
oinarriak zein diren jakitea eta erabiltzea, autonomiaz
eta bere buruaz ziur, musika aztertzeko, interpretatzeko,
sortzeko, eta nork bere proposamenak plazaratzeko.
Hori guztia egiteko, pentsamendu konbergenteko eta
dibergenteko trebetasunez, ekimenaz, irudimenaz eta
sormenaz baliatzea, adierazpen- eta sormen-potentzialtasunak
garatzeko eta aberasteko, hala bakarkakoak
nola taldekoak.
Norberak eginiko musikarekiko konfiantza garatzea;
musika egitean gozatzea, eta musika horrek norberaren
eta taldearen hazkuntzarako egiten duen ekarpena
balioestea, bai norberaren autoestimua sendotzeko, bai
ideiak eta sentimenduak adierazteko ahalmena hobetzeko.
Musikan erabiltzen diren teknikak, baliabideak
eta hitzarmenak aztertzea eta hautematea zenbait estilo,
genero, joera eta kulturatako obretan, jakintzako, kultura-erreferentziako
eta plazer pertsonaleko iturritzat
hartzeko eta balioesteko, bai eta estetika-erreferente
berriak garatzeko aukera izateko ere. Euskal Herriko
testuingurua hartuko da bereziki kontuan.
Musikaren zenbait gizarte-eginkizun eta erabileraren
berri izatea. Halaber, musikak beste arte-hizkuntza
eta jakintza-esparru batzuekin nahiz ikus-entzunezko
eta komunikazioko bitartekoekin zer erlazio dituen jakitea,
eta horiek guztiak norberaren eta besteren esperientzietan
hautematea, historiako denbora- eta kulturatestuinguruetan
zer eginkizun bete dezaketen eta bete
duten ulertzeko.
Zenbait informazio-iturri erabiltzea eta kudeatzea
(fonotekak, ikus-entzunezko bitartekoak, Internet,
testuak, partiturak eta beste baliabide grafiko batzuk),
musikari buruz jakiteko eta musikaz gozatzeko.
Ikus-entzunezko zenbait bitarteko eta informazioaren
eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea
musika-ekoizpenerako, ikaskuntza autonomorako eta
musikaz gozatzeko baliabidetzat. Halaber, baliabide
horiek musika sortzeko, adierazteko eta hedatzeko
forma berriak garatze aldera zer ekarpen egiten duten
balioestea.
Zenbait testuingurutan garaturiko musikaproiektu
kolektiboetan parte hartzea, eta taldearen
barruan zenbait eginkizun bere gain hartzea; eginkizun
horietan, talde-lanaren plangintzarako, lankidetzarako,
koordinaziorako eta ebaluaziorako trebetasunak
garatzea, lankidetzaren bidez arte-produktu pozgarria
lortzeko, bai eta gizarte-alderdiko garapen pertsonala
lortzeko ere.
Musikak eta soinuak gure ingurunean zer erabilera
eta eginkizun dituzten aztertzea, zentzu kritikoz. Halaber,
gogoeta egitea, giza jarduerek musika eta soinua
erabiltzean eraginiko aldaketei buruz, bai eta sortzen diren
soinu-paisaietan eraginiko ondorioei buruz. Horren
guztiaren helburua erantzukizun- eta errespetu-jarrerak
garatzea da, ingurumenarekiko eta jendearen bizi-kalitatearekiko.
Euskal Herriko eta beste herri batzuetako kultura-ondarearen
arte- eta musika-adierazpenen berri
izatea eta horiek balioestea, adierazpen-forma guztien
kontserbazioaren eta berrikuntzaren alde egiteko, gogoan
izanik beste kultura batzuetako jendearekin harremanak
izatea eta esperientziak trukatzea aberastasuniturria
dela.
Jarraian musika klase erreal baten adibidea utziko dizuet
Arteko curriculuma ikusi nahi baduzue klikatu hemen. Hala ere, errezago ikusteko,hauek izango lirateke arte-hezkuntzako kurrikulumeko eduki multzoak:
Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.
Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza.
Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen
ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa.
Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena,
adierazpena eta sorkuntza.
Bestalde, helburuei dagokienez:
Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako
arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak
jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten
aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko
eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten
elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen
eta gozatzen laguntzea.
Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen
oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea. Teknologiek eskaintzen
dituzten aukerak irakastea, sorkuntzetan eta
haien erantzunak egiten erabiltzeko, eta, horrela, maila
bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezko
komunikazioan.
Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta
arauak ikertzea eta aztertzea, ikusizko kulturako eta
musika-kulturako lanetan, lan horiek hobeto ulertzeko
eta lan horiez gehiago gozatzeko, eta erreferente estetiko
berriak garatzeko aukera izateko. Horrez gainera, artehizkuntzaren
eremua zabaltzea.
Pentsaera dibergentearen eta konbergentearen trebetasunak
eta norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena
erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko
lanetan erabili ahal izateko.
Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta –lanak garatzean
emaitza jakin batzuk lortzeko egin beharreko
prozesuen plangintza egiteko, ebaluatzeko eta doitzeko,
eta horrek guztiak eskatzen dituen erronken jakinaren
gainean egotea. Horrez gainera, arazoak sortuz gero,
jarrera eraikitzailez konpontzea.
Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako
produktuen funtzio sozialak eta erabilerak ezagutzea,
eta norberaren eta besteen esperimentuetan ezagutzea,
produktu horiek hainbat garai eta kulturatan izan dezaketen
eta izan duten zeregina ulertzeko eta norberaren
kultura-ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea
ezagutzeko.
Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak
eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren eta tokiaren
ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai
eta garai edo gizarte-talde baten adierazpen gisa ekoizpenek
izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta
ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean
duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa ezagutzeko
eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira.
Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren
ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen
horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez
jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten
lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko
eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala
izateko.
Norberaren artelanetan konfiantza izatea, lanak
egiten gozatzea eta norberaren eta taldearen hazkunderako
egiten duen ekarpena aintzat hartzea, autoestimua
sendotzeko eta ideiak eta sentimenduak adierazteko
gaitasuna hobetzeko.
Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako
ondarearen arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea
eta adierazpen-moduak gordetzeko eta berritzeko
egindako lana aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer
nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatako
pertsonekin trukea izateak.
Gaur, irudiak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dizuet.
Hezkuntza, irudia ikasle zein irakasleentzako baliabide
eta euskarri oso garrantzitsua da.
Hainbat abantaila izan ditzake:
Ikaslea bere ikaste-garapenaren protagonista
sentitu daiteke. Jarrera aktibo bat bultzatzen du, irudi baten aurrean
irakaslearen jarraibideak entzun ez ezik, haren zentzu eta esanahaiak bilatzen
ditu, eta beste ikaskideekiko elkarreragina sustatzen da, irudiak dituen
hainbat pertzepzio aztertu nahian.
Irudiak ikasteko interesa sortzen du.
Paper oso garrantzitsua du eta Heziketa
Berezian beharrezkoa da.
Aukera didaktiko anitzak eskaintzen ditu.
Sormena ahalbidetu eta sustatzen du.
Ikaslearen aktibitate emozionalaren
hainbat aspektu aberasten ditu.
Ulertzen lagundu eta informazioa eskaini
eta bideratzen du. Irudiak komunikatzeko gaitasuna du.
Bestalde, hainbat desabantaila dituela ere esan
dezakegu:
Irudien erabilera jarraia sormena
mugatzeko helmuga bihurtu daiteke.
Irudia testua baino deigarriagoa
izaterakoan arreta galtzea gertatu liteke.
Garrantzitsua da aipatzea irudi bat bere
baitan ez dela beti nahikoa, hitzak oso garrantzitsuak dira azaltzen
laguntzeko, eta begiratzen ari garena ikusi eta ulertu ahal izateko.
Testuliburuetan oso ohikoa izaten jarraitzen du
irudiek 2. plano bat izatea, hitz eta testuei dagokienez; hau da, funtzio ilustratibo
bat. Antzina, irudiek eta
ikus-entzunezkoek zeukaten garrantzia oso txikia zen; eta hau, persona askok
daukaten mezuak interpretatzeko eta trebetasun interpretatibo, hausnartzeko
trebetasuna eta trebetasun kritikoa garatzeko gaitasun faltari dagokiola esan
ohi da.
Eskola izan behar da ikus-entzunezko mezuak hobeto
ulertzera lagundu behar gaituen lehena; hauek era masibo batean heltzen ari
direlako. Mezuen eta ikus-entzunezkoen sarrerak, irakasleak erabiltzen dituen
funtzio eta estrategiak aldatu ahal eta behar ditu.
Informazio gehiago jakiteko nahian, klikatu hemen.
Irudiaren adibide bat ikusteko hemen duzue liburu bat:
Gaur, arteak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dut.
Artea
aktibitate dinamiko eta bateratzailea da, eta rol oso garrantzitsua du umeen
hezkuntzan.
Marrazkiak,
eraikuntzak… prozesu konplexu bat dauka eta bertan umeak bere esperentziaren
elementu ezberdinak biltzen ditu honeri esanahai berri bat emateko. Beraz,
umeak soilik ikusten duguna baino askoz gehiago ematen digu, norberaren zerbait
ematen digu; nola pentsatzen duen, nola sentitzen den eta zelan ikusten duen
hain zuzen ere.
Umeentzako
artea adierazpen modu bat da, pentsaeraren hizkuntza beste modu batean esanda,
non umeak mundua modu ezberdin batean ikusten duen.
Haien
esperientzekin identifika daitezen eta haien sentimenduak, emozioak, eta
sentsibilitate estetikoa garatu dezaten, ikasleak estimulatzea ezinbestekoa da.
Azken finean, Artea eta irudia
"EL ARTE NO ESTÁ HECHO PARA NADIE, Y ES, AL MISMO TIEMPO PARA TODOS" -Piet Mondrian.
Orrialde honetan, Calameo izenekoa, gai honi buruzko interesgarriak diren hainbat irkurgai aurkitu ditzakezue.
Bestalde, interesgarria den bideo bat txertatuko dut.