upv etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
upv etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

MUSIKA ETA HEZIKETA BEREZIA

Musikoterapia helburu terapeutikoa duen artearen aplikazioa zientifikoa izango litzateke. Bere praktika, XIX. mendeko amaieratik dator, musikoek eta medikuek haien teknikak erabiltzen zituztelarik ospitale psikiatrikoaetan; baina sendatzeko gaitasuna aitortu zaio duela oso gutxi.
Antzina, Heziketa Berezia terminoa ohikoa ez zena aipatzeko esaten zen; umeari diskapazitate baten bat diagnostikatu ondoren. Hala ere, gaur egun, heziketa berezirako beharra  adin bereko umeek baino zailtasun gehiago dituenean da; ikasteko, eta heziketa instalazioak erabiltzeko adibidez. Hau esaten dugunean, ume honek laguntza pedagogiko bereziak beharko dituela esaten ari gara; hezkuntza helburuak lortzeko zailtasunak dituenez beste bide batzuk hartu beharko dituela.
Musikak edonoren bizitza lagundu eta aberasten du, beraz, heziketa bereziko ume batek giro musikal bat izan beahr du; estimuluetan kontrolatua beti ere. Honek egingo duena, hau da, esperientzia sentsorial honek sortuko duena; garapen emozional, psikofisiologikoa eta oreka soziala sustatuko ditu.
Musika hainbat era desberdinetan landu daiteke: aktiboa (umeak jolastu abestu… egiten du), harkorra (entzuterakoan) eta harkor-aktiboa interdiziplinarra (beste aktibitateen euskarri modura: marrazkia, gorputz adierazpena…).
Ume hauek ere, komunikazio arazoak dituzte, eta adierazeko eta harremantzerako orduan zailtasunak dituzte. Hau haien hiztegi urri eta hitzen erabilpen mugatuari dagokio. Musika orduan, hitzezkoa ez den komunikazio bide bat da, eta orden linguistiko eta azalpen gabeko emozio eta akzio adierazpenean oinarritzen da; beraz, umeak harreman eta bere sentimenduak adierazteko bidea aurkitzen du.
Sarritan, umeak badaki bere garapena besteena bezalkoa ez dela, eta honek autoestimuan dauka eragina. Hala ere, musikarekin, besteek bezain aktibitate berdinak egin ditzaketela jakinda, taldekide sentitzen hasten dira integrazioa sustatuz. Musikak adaptazio sozialera laguntzen die.

Musika, soinua, erritmoa, dantza… originaltasunaren, espontanitatearen, erreakzio gaitasunaren, autonomiaren mugimenduaren, umearen sormenaren… elementu moduan erabiliz, nortasunaren ooreka lortu genezake. Honela, musika ez da pedagogía terapeutikoan soilik geratzen, baizik eta, umeak mundu alaiago batera bideratzen ditu.

Hona hemen adibidea:


MUSIKAREN ERABILERA HEZKUNTZAN

Musikaren curriculum oso ikusi nahi baduzue klikatu hemen.

Hauek izango lirateke musika irakasgaiaren eduki multzoak.
  1. multzoa. Entzumen-pertzepzioa eta musika-ulermena. 
  2. multzoa. Adierazpena, interpretazioa eta sormena 
  3. multzoa. Musika-testuinguruak eta -erreferenteak

Bestalde, helburuak aipatzea nahiko nuke.
  1. Ideiak, sentimenduak eta bizipenak komunikatzeko eta adierazteko musikak zer aukera ematen dituen ulertzea, eta zenbait motatako musika-adierazpen errespetatzeko, ulertzeko eta balioesteko gaitasuna sustatzea, musika Euskal Herriko eta gainerako herrietako ondarea eratzeko funtsezko elementutzat hartzeko, eta artearen eta kulturaren ezagutza, erabilera eta gozamena sustatze aldera.
  2. Musika-tekniken, -baliabideen, eta -konbentzioen oinarriak zein diren jakitea eta erabiltzea, autonomiaz eta bere buruaz ziur, musika aztertzeko, interpretatzeko, sortzeko, eta nork bere proposamenak plazaratzeko. Hori guztia egiteko, pentsamendu konbergenteko eta dibergenteko trebetasunez, ekimenaz, irudimenaz eta sormenaz baliatzea, adierazpen- eta sormen-potentzialtasunak garatzeko eta aberasteko, hala bakarkakoak nola taldekoak. 
  3. Norberak eginiko musikarekiko konfiantza garatzea; musika egitean gozatzea, eta musika horrek norberaren eta taldearen hazkuntzarako egiten duen ekarpena balioestea, bai norberaren autoestimua sendotzeko, bai ideiak eta sentimenduak adierazteko ahalmena hobetzeko.
  4. Musikan erabiltzen diren teknikak, baliabideak eta hitzarmenak aztertzea eta hautematea zenbait estilo, genero, joera eta kulturatako obretan, jakintzako, kultura-erreferentziako eta plazer pertsonaleko iturritzat hartzeko eta balioesteko, bai eta estetika-erreferente berriak garatzeko aukera izateko ere. Euskal Herriko testuingurua hartuko da bereziki kontuan.
  5. Musikaren zenbait gizarte-eginkizun eta erabileraren berri izatea. Halaber, musikak beste arte-hizkuntza eta jakintza-esparru batzuekin nahiz ikus-entzunezko eta komunikazioko bitartekoekin zer erlazio dituen jakitea, eta horiek guztiak norberaren eta besteren esperientzietan hautematea, historiako denbora- eta kulturatestuinguruetan zer eginkizun bete dezaketen eta bete duten ulertzeko.
  6. Zenbait informazio-iturri erabiltzea eta kudeatzea (fonotekak, ikus-entzunezko bitartekoak, Internet, testuak, partiturak eta beste baliabide grafiko batzuk), musikari buruz jakiteko eta musikaz gozatzeko.
  7. Ikus-entzunezko zenbait bitarteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea musika-ekoizpenerako, ikaskuntza autonomorako eta musikaz gozatzeko baliabidetzat. Halaber, baliabide horiek musika sortzeko, adierazteko eta hedatzeko forma berriak garatze aldera zer ekarpen egiten duten balioestea.
  8. Zenbait testuingurutan garaturiko musikaproiektu kolektiboetan parte hartzea, eta taldearen barruan zenbait eginkizun bere gain hartzea; eginkizun horietan, talde-lanaren plangintzarako, lankidetzarako, koordinaziorako eta ebaluaziorako trebetasunak garatzea, lankidetzaren bidez arte-produktu pozgarria lortzeko, bai eta gizarte-alderdiko garapen pertsonala lortzeko ere.
  9. Musikak eta soinuak gure ingurunean zer erabilera eta eginkizun dituzten aztertzea, zentzu kritikoz. Halaber, gogoeta egitea, giza jarduerek musika eta soinua erabiltzean eraginiko aldaketei buruz, bai eta sortzen diren soinu-paisaietan eraginiko ondorioei buruz. Horren guztiaren helburua erantzukizun- eta errespetu-jarrerak garatzea da, ingurumenarekiko eta jendearen bizi-kalitatearekiko.
  10. Euskal Herriko eta beste herri batzuetako kultura-ondarearen arte- eta musika-adierazpenen berri izatea eta horiek balioestea, adierazpen-forma guztien kontserbazioaren eta berrikuntzaren alde egiteko, gogoan izanik beste kultura batzuetako jendearekin harremanak izatea eta esperientziak trukatzea aberastasuniturria dela.

Jarraian musika klase erreal baten adibidea utziko dizuet