ikus-entzunezkoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikus-entzunezkoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

MUSIKAREN ERABILERA HEZKUNTZAN

Musikaren curriculum oso ikusi nahi baduzue klikatu hemen.

Hauek izango lirateke musika irakasgaiaren eduki multzoak.
  1. multzoa. Entzumen-pertzepzioa eta musika-ulermena. 
  2. multzoa. Adierazpena, interpretazioa eta sormena 
  3. multzoa. Musika-testuinguruak eta -erreferenteak

Bestalde, helburuak aipatzea nahiko nuke.
  1. Ideiak, sentimenduak eta bizipenak komunikatzeko eta adierazteko musikak zer aukera ematen dituen ulertzea, eta zenbait motatako musika-adierazpen errespetatzeko, ulertzeko eta balioesteko gaitasuna sustatzea, musika Euskal Herriko eta gainerako herrietako ondarea eratzeko funtsezko elementutzat hartzeko, eta artearen eta kulturaren ezagutza, erabilera eta gozamena sustatze aldera.
  2. Musika-tekniken, -baliabideen, eta -konbentzioen oinarriak zein diren jakitea eta erabiltzea, autonomiaz eta bere buruaz ziur, musika aztertzeko, interpretatzeko, sortzeko, eta nork bere proposamenak plazaratzeko. Hori guztia egiteko, pentsamendu konbergenteko eta dibergenteko trebetasunez, ekimenaz, irudimenaz eta sormenaz baliatzea, adierazpen- eta sormen-potentzialtasunak garatzeko eta aberasteko, hala bakarkakoak nola taldekoak. 
  3. Norberak eginiko musikarekiko konfiantza garatzea; musika egitean gozatzea, eta musika horrek norberaren eta taldearen hazkuntzarako egiten duen ekarpena balioestea, bai norberaren autoestimua sendotzeko, bai ideiak eta sentimenduak adierazteko ahalmena hobetzeko.
  4. Musikan erabiltzen diren teknikak, baliabideak eta hitzarmenak aztertzea eta hautematea zenbait estilo, genero, joera eta kulturatako obretan, jakintzako, kultura-erreferentziako eta plazer pertsonaleko iturritzat hartzeko eta balioesteko, bai eta estetika-erreferente berriak garatzeko aukera izateko ere. Euskal Herriko testuingurua hartuko da bereziki kontuan.
  5. Musikaren zenbait gizarte-eginkizun eta erabileraren berri izatea. Halaber, musikak beste arte-hizkuntza eta jakintza-esparru batzuekin nahiz ikus-entzunezko eta komunikazioko bitartekoekin zer erlazio dituen jakitea, eta horiek guztiak norberaren eta besteren esperientzietan hautematea, historiako denbora- eta kulturatestuinguruetan zer eginkizun bete dezaketen eta bete duten ulertzeko.
  6. Zenbait informazio-iturri erabiltzea eta kudeatzea (fonotekak, ikus-entzunezko bitartekoak, Internet, testuak, partiturak eta beste baliabide grafiko batzuk), musikari buruz jakiteko eta musikaz gozatzeko.
  7. Ikus-entzunezko zenbait bitarteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea musika-ekoizpenerako, ikaskuntza autonomorako eta musikaz gozatzeko baliabidetzat. Halaber, baliabide horiek musika sortzeko, adierazteko eta hedatzeko forma berriak garatze aldera zer ekarpen egiten duten balioestea.
  8. Zenbait testuingurutan garaturiko musikaproiektu kolektiboetan parte hartzea, eta taldearen barruan zenbait eginkizun bere gain hartzea; eginkizun horietan, talde-lanaren plangintzarako, lankidetzarako, koordinaziorako eta ebaluaziorako trebetasunak garatzea, lankidetzaren bidez arte-produktu pozgarria lortzeko, bai eta gizarte-alderdiko garapen pertsonala lortzeko ere.
  9. Musikak eta soinuak gure ingurunean zer erabilera eta eginkizun dituzten aztertzea, zentzu kritikoz. Halaber, gogoeta egitea, giza jarduerek musika eta soinua erabiltzean eraginiko aldaketei buruz, bai eta sortzen diren soinu-paisaietan eraginiko ondorioei buruz. Horren guztiaren helburua erantzukizun- eta errespetu-jarrerak garatzea da, ingurumenarekiko eta jendearen bizi-kalitatearekiko.
  10. Euskal Herriko eta beste herri batzuetako kultura-ondarearen arte- eta musika-adierazpenen berri izatea eta horiek balioestea, adierazpen-forma guztien kontserbazioaren eta berrikuntzaren alde egiteko, gogoan izanik beste kultura batzuetako jendearekin harremanak izatea eta esperientziak trukatzea aberastasuniturria dela.

Jarraian musika klase erreal baten adibidea utziko dizuet


2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

IRUDIAREN GARRANTZIA

Gaur, irudiak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dizuet.

Hezkuntza, irudia ikasle zein irakasleentzako baliabide eta euskarri oso garrantzitsua da.
Hainbat abantaila izan ditzake:
  • Ikaslea bere ikaste-garapenaren protagonista sentitu daiteke. Jarrera aktibo bat bultzatzen du, irudi baten aurrean irakaslearen jarraibideak entzun ez ezik, haren zentzu eta esanahaiak bilatzen ditu, eta beste ikaskideekiko elkarreragina sustatzen da, irudiak dituen hainbat pertzepzio aztertu nahian.
  •  Irudiak ikasteko interesa sortzen du.
  •   Paper oso garrantzitsua du eta Heziketa Berezian beharrezkoa da.
  •  Aukera didaktiko anitzak eskaintzen ditu.
  •  Sormena ahalbidetu eta sustatzen du.
  • Ikaslearen aktibitate emozionalaren hainbat aspektu aberasten ditu.
  • Ulertzen lagundu eta informazioa eskaini eta bideratzen du. Irudiak komunikatzeko gaitasuna du.


Bestalde, hainbat desabantaila dituela ere esan dezakegu:
  • Irudien erabilera jarraia sormena mugatzeko helmuga bihurtu daiteke.
  •  Irudia testua baino deigarriagoa izaterakoan arreta galtzea gertatu liteke.
  •  Garrantzitsua da aipatzea irudi bat bere baitan ez dela beti nahikoa, hitzak oso garrantzitsuak dira azaltzen laguntzeko, eta begiratzen ari garena ikusi eta ulertu ahal izateko.


Testuliburuetan oso ohikoa izaten jarraitzen du irudiek 2. plano bat izatea, hitz eta testuei dagokienez; hau da, funtzio ilustratibo bat.  Antzina, irudiek eta ikus-entzunezkoek zeukaten garrantzia oso txikia zen; eta hau, persona askok daukaten mezuak interpretatzeko eta trebetasun interpretatibo, hausnartzeko trebetasuna eta trebetasun kritikoa garatzeko gaitasun faltari dagokiola esan ohi da.


Eskola izan behar da ikus-entzunezko mezuak hobeto ulertzera lagundu behar gaituen lehena; hauek era masibo batean heltzen ari direlako. Mezuen eta ikus-entzunezkoen sarrerak, irakasleak erabiltzen dituen funtzio eta estrategiak aldatu ahal eta behar ditu.

Informazio gehiago jakiteko nahian, klikatu hemen.

Irudiaren adibide bat ikusteko hemen duzue liburu bat: