2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

MUSIKAREN ERABILERA HEZKUNTZAN

Musikaren curriculum oso ikusi nahi baduzue klikatu hemen.

Hauek izango lirateke musika irakasgaiaren eduki multzoak.
  1. multzoa. Entzumen-pertzepzioa eta musika-ulermena. 
  2. multzoa. Adierazpena, interpretazioa eta sormena 
  3. multzoa. Musika-testuinguruak eta -erreferenteak

Bestalde, helburuak aipatzea nahiko nuke.
  1. Ideiak, sentimenduak eta bizipenak komunikatzeko eta adierazteko musikak zer aukera ematen dituen ulertzea, eta zenbait motatako musika-adierazpen errespetatzeko, ulertzeko eta balioesteko gaitasuna sustatzea, musika Euskal Herriko eta gainerako herrietako ondarea eratzeko funtsezko elementutzat hartzeko, eta artearen eta kulturaren ezagutza, erabilera eta gozamena sustatze aldera.
  2. Musika-tekniken, -baliabideen, eta -konbentzioen oinarriak zein diren jakitea eta erabiltzea, autonomiaz eta bere buruaz ziur, musika aztertzeko, interpretatzeko, sortzeko, eta nork bere proposamenak plazaratzeko. Hori guztia egiteko, pentsamendu konbergenteko eta dibergenteko trebetasunez, ekimenaz, irudimenaz eta sormenaz baliatzea, adierazpen- eta sormen-potentzialtasunak garatzeko eta aberasteko, hala bakarkakoak nola taldekoak. 
  3. Norberak eginiko musikarekiko konfiantza garatzea; musika egitean gozatzea, eta musika horrek norberaren eta taldearen hazkuntzarako egiten duen ekarpena balioestea, bai norberaren autoestimua sendotzeko, bai ideiak eta sentimenduak adierazteko ahalmena hobetzeko.
  4. Musikan erabiltzen diren teknikak, baliabideak eta hitzarmenak aztertzea eta hautematea zenbait estilo, genero, joera eta kulturatako obretan, jakintzako, kultura-erreferentziako eta plazer pertsonaleko iturritzat hartzeko eta balioesteko, bai eta estetika-erreferente berriak garatzeko aukera izateko ere. Euskal Herriko testuingurua hartuko da bereziki kontuan.
  5. Musikaren zenbait gizarte-eginkizun eta erabileraren berri izatea. Halaber, musikak beste arte-hizkuntza eta jakintza-esparru batzuekin nahiz ikus-entzunezko eta komunikazioko bitartekoekin zer erlazio dituen jakitea, eta horiek guztiak norberaren eta besteren esperientzietan hautematea, historiako denbora- eta kulturatestuinguruetan zer eginkizun bete dezaketen eta bete duten ulertzeko.
  6. Zenbait informazio-iturri erabiltzea eta kudeatzea (fonotekak, ikus-entzunezko bitartekoak, Internet, testuak, partiturak eta beste baliabide grafiko batzuk), musikari buruz jakiteko eta musikaz gozatzeko.
  7. Ikus-entzunezko zenbait bitarteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea musika-ekoizpenerako, ikaskuntza autonomorako eta musikaz gozatzeko baliabidetzat. Halaber, baliabide horiek musika sortzeko, adierazteko eta hedatzeko forma berriak garatze aldera zer ekarpen egiten duten balioestea.
  8. Zenbait testuingurutan garaturiko musikaproiektu kolektiboetan parte hartzea, eta taldearen barruan zenbait eginkizun bere gain hartzea; eginkizun horietan, talde-lanaren plangintzarako, lankidetzarako, koordinaziorako eta ebaluaziorako trebetasunak garatzea, lankidetzaren bidez arte-produktu pozgarria lortzeko, bai eta gizarte-alderdiko garapen pertsonala lortzeko ere.
  9. Musikak eta soinuak gure ingurunean zer erabilera eta eginkizun dituzten aztertzea, zentzu kritikoz. Halaber, gogoeta egitea, giza jarduerek musika eta soinua erabiltzean eraginiko aldaketei buruz, bai eta sortzen diren soinu-paisaietan eraginiko ondorioei buruz. Horren guztiaren helburua erantzukizun- eta errespetu-jarrerak garatzea da, ingurumenarekiko eta jendearen bizi-kalitatearekiko.
  10. Euskal Herriko eta beste herri batzuetako kultura-ondarearen arte- eta musika-adierazpenen berri izatea eta horiek balioestea, adierazpen-forma guztien kontserbazioaren eta berrikuntzaren alde egiteko, gogoan izanik beste kultura batzuetako jendearekin harremanak izatea eta esperientziak trukatzea aberastasuniturria dela.

Jarraian musika klase erreal baten adibidea utziko dizuet


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina