2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

ARTEAREN ERABILERA HEZKUNTZAN

Arteko curriculuma ikusi nahi baduzue klikatu hemen. Hala ere, errezago ikusteko,hauek izango lirateke arte-hezkuntzako kurrikulumeko eduki multzoak:


  1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 
  2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza. 
  3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa.
  4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.
Bestalde, helburuei dagokienez:
  1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea. 
  2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea. Teknologiek eskaintzen dituzten aukerak irakastea, sorkuntzetan eta haien erantzunak egiten erabiltzeko, eta, horrela, maila bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezko komunikazioan. 
  3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea, ikusizko kulturako eta musika-kulturako lanetan, lan horiek hobeto ulertzeko eta lan horiez gehiago gozatzeko, eta erreferente estetiko berriak garatzeko aukera izateko. Horrez gainera, artehizkuntzaren eremua zabaltzea.
  4. Pentsaera dibergentearen eta konbergentearen trebetasunak eta norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko. 
  5. Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta –lanak garatzean emaitza jakin batzuk lortzeko egin beharreko prozesuen plangintza egiteko, ebaluatzeko eta doitzeko, eta horrek guztiak eskatzen dituen erronken jakinaren gainean egotea. Horrez gainera, arazoak sortuz gero, jarrera eraikitzailez konpontzea. 
  6. Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako produktuen funtzio sozialak eta erabilerak ezagutzea, eta norberaren eta besteen esperimentuetan ezagutzea, produktu horiek hainbat garai eta kulturatan izan dezaketen eta izan duten zeregina ulertzeko eta norberaren kultura-ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea ezagutzeko. 
  7. Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira. 
  8. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko. 
  9. Norberaren artelanetan konfiantza izatea, lanak egiten gozatzea eta norberaren eta taldearen hazkunderako egiten duen ekarpena aintzat hartzea, autoestimua sendotzeko eta ideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna hobetzeko. 
  10. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea eta adierazpen-moduak gordetzeko eta berritzeko egindako lana aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatako pertsonekin trukea izateak.

Hemen, umeek gelan zelan lan egiten duten ikusteko, bideo bat utziko dizuet
Artistas, Diseñadores y Arquitectos de 3 a 12 años from Pablo Prieto on Vimeo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina