2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

MUSIKAREN GARRANTZIA

Gaur, sarrera honetan, musikak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dut.

Taup, taup, taup, taup... Amaren sabelean gaudenean hasten gara musikak sortzen dituen estimuluak jasotzen, eta hortik aurrera gure baitan egongo dira bizitza osoan zehar. Hainbat ikerketen ondorioz, jakin dugu fetoak 24 aste betetzen dituenetik entzumena garatua izaten duela eta haurdunaldi denboraldi horretan entzundako abestiak adibidez, jaiotakoan ezberdindu eta ezagutzeko gai dela.

Haurrak musikaren bitartez entzun, erantzun, eraiki, interpretatu, sortu eta amestu dezake, besteak beste. Horregatik nabarmendu beharra dugu musikaren inguruko estimulazioak duen garrantzia. Honek guztiak, sentsibilitatea handitzea eta adieraztea, sormena bultzatzea, kontzentrazioa lantzea, arreta eta oroimena indartzea, psikomotrizitatea sakontzea... dakar. Ondorioz, haurren heziketan eta haien gizarteratzerako, musika eta hezkuntza banandu ezin diren bi kontzeptu dira.


Musika soinu ordenatuen artea da, sentimenduen adierazpena bilatzen duena, eta honekin guztiarekin, gure helburua haurren garapen integralean musikan hezitzeza izango litzateke. Hau dinamikoki, parte hartuz, jolasen bidez, sentituz, imitazioz, esperimentatuz, sortuz, entzunez, adieraziz, errepikatuz... lortu liteke.


Honen onurak, memoria lantzea, gaitasun matematikoa hobetzea, emozioak aberastea, hizkuntza.ikaskuntza prozesua hobetzea, gogoeta eta irakurketa gaitasunak bultzatzea izango lirateke, beste batzuen artean.


Amaitzeko, hainbat balore garatuko lituzke: talde lana, errespetua, elkartasuna, higienea, materialen zainketa, tolerantzia, kulturartekotasuna...

 

Friederich Nietzsche-k esan zuen bezala: "MUSIKARIK GABEKO BIZITZA AKATS BAT IZANGO LITZATEKE"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina