Astekaria

Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut:

2015-10-15, osteguna
Gaur, IKT irakasgaiko lehenengo eguna izan denez, irakasleak irakasgaiari buruzko informazioa eman digu, kurtsoari buruzko ideiak azalduz. Ondoren, ikaslearen fitxa osatu dugu, guri buruzko informazioa emanez, eta gure argazkia ipiniz, azkenekoz e-gelara igotzeko. 
Azkenekoz, binaka galdetegi bat egin genuen.

2015-10-16, ostirala
Galdetegia bukatu eta zuzendu dugu e-gelara igotzeko ondoren. Ondoren, irakasgaiaren inguruko Power Point bat erakutsi digu, amaitzeko, google-en, drive-en eta  gmail-en erabilera azaltzeko.

2015-10-22, osteguna
Gaur blog-a soru dugu eta honi buruzko informazio orokorra jaso dugu irakaslearengandik.Pausuz pausu erakutsi digu dena arazo barik sortu ahal izateko.

2015-10-23, ostirala
Gaur, blogaren aukerak eta atalak gehiago sakondu ditugu; materialak eta astekaria orriak gehituz. Gutxinaka gauzak gehitzen goaz.

2015-10-29, osteguna
Hasteko, blogean egutegia eta hezkuntza.net-eko berriak ere txertatu ditugu gadget moduan, eta jarraian, lizentzia jarri diogu gure blogari. Ondoren, linka edo esteka sarrera batean ipintzen ikasi dugu, youtube-tik, calameo-tik eta vimeo-tik bideoak ipintzen ikasi dugun aldi berean ere. Azkenik, liburu bat txertatzen, scribd-a txertatzen eta slide share-a txertatzen ikasi genuen.

2015-10-30, ostirala
Blogean audio bat sartzen ikasi dugu, eta ondoren taldeka galdetegi bat egin dugu honek zekarren aurkezpenarekin.

2015-11-12, osteguna
Word-ak dituen zenbait erabilera eta funtzio ikusi ditugu eta lehenik eta behin irakasleak guri azaldu dizkigu. Ondoren, word dokumentu bat "zuzendu" behar izan dugu binaka aurretik azaldu dizkigun pausuak jarraituz.

2015-11-13, ostirala
Hasteko, ikasle gidan dagoen ariketa bat azaldu digu irakasleak eta ondoren galdera batzuei erantzun diegu. Azkenik, taldeak eta talde fitxa osatu behar izan ditugu.

2015-11-19, osteguna
Gaur, sites-a sortu dugu taldeka eta honi forma eman diogu irakasleak argibide batzuk eman dizkigun ostean. Bestalde ikasle gidako 2. entregagaia egin dugu.

2015-11-20, ostirala
Gaur, ikasle gidako 3. entregagaia egin dugu, eta honekin batera mapa kontzeptualak nola egiten diren ikasi. Bestalde, Delicious kontua sortu dugu entregagaiean sartu beharreko atal bat delako.

2015-11-26, osteguna
Gaur osteguna, atzeratuta genituen lanak egin ditugu egueratu ahal izateko.

2015-11-27, ostirala
Hasteko, 3. entregagaiko Delicious kontuko egin beharrekoak egin ditugu. Horrekin jarraitzeko, entregagai bereko aplikazioak aukeratu ditugu eta hauen fitxa bete.

2015-12-03, osteguna
Lanarekin jarraitu dugu eta egoeraren birdefinzioa egin dugu, eskola baten inguruan.

2015-12-10, osteguna
Gaur proiektu bat aurkeztu digu irakasleak eta honi buruz egon gara pentsatzen; gaia eta zelan bideratu ahalko genukeen,

2015-12-11, ostirala
Proiektua pentsatuta geneukala matxan jartzen hasi gara eta egin beharrekoak egiten hasi gara.

2015-12-17, osteguna
Azkenaurreko eguna zenez, lan guztiak amaitu ditugu gaur, eta honetaz gain proiektuaren aurkezpena prestatu.

2015-12-18, ostirala
Gaur klaseko azken eguna izan denez, talde guztiek aurkeztu dituzte haien proiektuak eta irakasgaiari amaiera eman diogu honekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina