2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

EZINBESTEKOAK...

Azken urteotan ikusi ahal izan dugu nola erabiltzen den musika eta artea gure eskoletan, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan. Argi dago umeek musika eta artea gustoko dutela eta ondo aritzen direla abesten eta dantza egiten musika entzun bezain laster zein marrazten eta margotzen, eta ondorioz, haurren estimulazioa ezinbestekoa da.

Txikitatik, hain zuzen ere, amaren sabelean gaudenetik, kanpoko soinuak entzuten hasten gara eta momentu horretan, ere, gustoko ditugun soinuak beste soinuetatik bereizteko gaitasuna badugu. Horrela, oso garrantzitsua izan ohi da umeak txikitatik musikaren bidez estimulatzea.

Argi dago gizakiok musika eta artea erabiltzen dugula askotan gure sentimenduak adierazteko edo egoera batean laguntzeko edo erlaxatzeko era batean edo bestean. Gezurra badirudi ere, 2-5 urte bitarteko umeek musikaren bitartez psikomotrizitatea lantzen dute: dantzatzerakoan, instrumentuak erabiltzen ikasterakoan, eta abar. Eta nagusiagoek ere abantaila asko aurkitzen dituzte artearen zein musikaren erabilpenean.

Beraz, esan beharra dago, musika eta artea ezinbestekoak direla gure hezkuntzan eta ezin ditugula inondik inora alde batera utzi, baizik eta hauen garrantzia handiagoa izateko borrokatu behar da. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina