2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

EZINBESTEKOAK...

Azken urteotan ikusi ahal izan dugu nola erabiltzen den musika eta artea gure eskoletan, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan. Argi dago umeek musika eta artea gustoko dutela eta ondo aritzen direla abesten eta dantza egiten musika entzun bezain laster zein marrazten eta margotzen, eta ondorioz, haurren estimulazioa ezinbestekoa da.

Txikitatik, hain zuzen ere, amaren sabelean gaudenetik, kanpoko soinuak entzuten hasten gara eta momentu horretan, ere, gustoko ditugun soinuak beste soinuetatik bereizteko gaitasuna badugu. Horrela, oso garrantzitsua izan ohi da umeak txikitatik musikaren bidez estimulatzea.

Argi dago gizakiok musika eta artea erabiltzen dugula askotan gure sentimenduak adierazteko edo egoera batean laguntzeko edo erlaxatzeko era batean edo bestean. Gezurra badirudi ere, 2-5 urte bitarteko umeek musikaren bitartez psikomotrizitatea lantzen dute: dantzatzerakoan, instrumentuak erabiltzen ikasterakoan, eta abar. Eta nagusiagoek ere abantaila asko aurkitzen dituzte artearen zein musikaren erabilpenean.

Beraz, esan beharra dago, musika eta artea ezinbestekoak direla gure hezkuntzan eta ezin ditugula inondik inora alde batera utzi, baizik eta hauen garrantzia handiagoa izateko borrokatu behar da. 


MUSIKA ETA HEZIKETA BEREZIA

Musikoterapia helburu terapeutikoa duen artearen aplikazioa zientifikoa izango litzateke. Bere praktika, XIX. mendeko amaieratik dator, musikoek eta medikuek haien teknikak erabiltzen zituztelarik ospitale psikiatrikoaetan; baina sendatzeko gaitasuna aitortu zaio duela oso gutxi.
Antzina, Heziketa Berezia terminoa ohikoa ez zena aipatzeko esaten zen; umeari diskapazitate baten bat diagnostikatu ondoren. Hala ere, gaur egun, heziketa berezirako beharra  adin bereko umeek baino zailtasun gehiago dituenean da; ikasteko, eta heziketa instalazioak erabiltzeko adibidez. Hau esaten dugunean, ume honek laguntza pedagogiko bereziak beharko dituela esaten ari gara; hezkuntza helburuak lortzeko zailtasunak dituenez beste bide batzuk hartu beharko dituela.
Musikak edonoren bizitza lagundu eta aberasten du, beraz, heziketa bereziko ume batek giro musikal bat izan beahr du; estimuluetan kontrolatua beti ere. Honek egingo duena, hau da, esperientzia sentsorial honek sortuko duena; garapen emozional, psikofisiologikoa eta oreka soziala sustatuko ditu.
Musika hainbat era desberdinetan landu daiteke: aktiboa (umeak jolastu abestu… egiten du), harkorra (entzuterakoan) eta harkor-aktiboa interdiziplinarra (beste aktibitateen euskarri modura: marrazkia, gorputz adierazpena…).
Ume hauek ere, komunikazio arazoak dituzte, eta adierazeko eta harremantzerako orduan zailtasunak dituzte. Hau haien hiztegi urri eta hitzen erabilpen mugatuari dagokio. Musika orduan, hitzezkoa ez den komunikazio bide bat da, eta orden linguistiko eta azalpen gabeko emozio eta akzio adierazpenean oinarritzen da; beraz, umeak harreman eta bere sentimenduak adierazteko bidea aurkitzen du.
Sarritan, umeak badaki bere garapena besteena bezalkoa ez dela, eta honek autoestimuan dauka eragina. Hala ere, musikarekin, besteek bezain aktibitate berdinak egin ditzaketela jakinda, taldekide sentitzen hasten dira integrazioa sustatuz. Musikak adaptazio sozialera laguntzen die.

Musika, soinua, erritmoa, dantza… originaltasunaren, espontanitatearen, erreakzio gaitasunaren, autonomiaren mugimenduaren, umearen sormenaren… elementu moduan erabiliz, nortasunaren ooreka lortu genezake. Honela, musika ez da pedagogía terapeutikoan soilik geratzen, baizik eta, umeak mundu alaiago batera bideratzen ditu.

Hona hemen adibidea:


HAU BAI DELA MIRESGARRIA!

Finlandia eta Espainiako hezkuntza-sistemen artean ezberdintasun handia dago!

Begiratu musikako klaseak! Ea asmatzen duzuen zein dagokion herrialde bakoitzari!




Honi  buruz gahiago jakin nahi baduzue slideshare bat utziko dizuet begirada bat emateko.



ADIMEN ANITZAK

Musika eta arteko gaitasunak oso garatuta baina matematika eta antzekoak ez oso garatuta dituzten umeak "ez-azkartzat" jotzen ditugunez, adimen anitzei buruz hitz egitea pentsatu dut; batzuei behar baino garrantzi gutxiagoa ematen zaielako hain zuzen ere. 

Adimen anitzak lantzen diren eskola bateko irakasleen gaitasunei buruz hitz egiten hasi aurretik, adimen anitza kontzeptua zer den eta zer garrantzia duen aipatu beharko litzateke.



Horretarako, Howard Gardner, psikologo estatubatuarrak honela definitzen du adimena: "adimena, arazoak konpontzeko eta testuinguru kultural batean edo batzuetan baloratua izango den produktua sortzeko gaitasun biologiko eta psikologikoa da". Definizio honetatik abiatuz, Gardner-ek, beraien artean erlatiboki autonomoak ziren zapi gaitasun proposatu zituen: hizkuntza gaitasuna, matematiko-logikoa, musikala espaziala, gorputz-kinestesikoa, interpertsonala eta intrapertsonala. Zazpi adimen hauei zortzigarren bat ere gehitu zien, naturalista. Hala ere, bederatzigarren adimen baten inguruan ere hipotesiak egiten dabil, existentzialean, alegia.


Howard Gardner-en adimen anitzen teoriak bi ezaugarri zientifiko ditu eta berain artean osagarriak dira, hau da, alde batetik, gizaki guztiek dituzte 8-9 adimen hauek, hori baita gizaki egiten gaituena. Eta beste aldetik, ez daude bi gizaki berdin, ezta bikiak ere, adimen perfil berdinarekin, bakoitzak bizitzan, esperientzia  desberdinak bizi ditu eta.


Jarraian, Jose Luis Vera Baptista, Tenerifeko La Laguna unibertsitateko Didaktika Berezietako saileko irakasleari 2007an egindako elkarrizketaren zati bat ipiniko dut; irakurri nahi iaznez gero klikatu hemen.

Adimen anitzi buruzko bideo bat utziko dizuet hemen ere:

MUSIKAREN ERABILERA HEZKUNTZAN

Musikaren curriculum oso ikusi nahi baduzue klikatu hemen.

Hauek izango lirateke musika irakasgaiaren eduki multzoak.
  1. multzoa. Entzumen-pertzepzioa eta musika-ulermena. 
  2. multzoa. Adierazpena, interpretazioa eta sormena 
  3. multzoa. Musika-testuinguruak eta -erreferenteak

Bestalde, helburuak aipatzea nahiko nuke.
  1. Ideiak, sentimenduak eta bizipenak komunikatzeko eta adierazteko musikak zer aukera ematen dituen ulertzea, eta zenbait motatako musika-adierazpen errespetatzeko, ulertzeko eta balioesteko gaitasuna sustatzea, musika Euskal Herriko eta gainerako herrietako ondarea eratzeko funtsezko elementutzat hartzeko, eta artearen eta kulturaren ezagutza, erabilera eta gozamena sustatze aldera.
  2. Musika-tekniken, -baliabideen, eta -konbentzioen oinarriak zein diren jakitea eta erabiltzea, autonomiaz eta bere buruaz ziur, musika aztertzeko, interpretatzeko, sortzeko, eta nork bere proposamenak plazaratzeko. Hori guztia egiteko, pentsamendu konbergenteko eta dibergenteko trebetasunez, ekimenaz, irudimenaz eta sormenaz baliatzea, adierazpen- eta sormen-potentzialtasunak garatzeko eta aberasteko, hala bakarkakoak nola taldekoak. 
  3. Norberak eginiko musikarekiko konfiantza garatzea; musika egitean gozatzea, eta musika horrek norberaren eta taldearen hazkuntzarako egiten duen ekarpena balioestea, bai norberaren autoestimua sendotzeko, bai ideiak eta sentimenduak adierazteko ahalmena hobetzeko.
  4. Musikan erabiltzen diren teknikak, baliabideak eta hitzarmenak aztertzea eta hautematea zenbait estilo, genero, joera eta kulturatako obretan, jakintzako, kultura-erreferentziako eta plazer pertsonaleko iturritzat hartzeko eta balioesteko, bai eta estetika-erreferente berriak garatzeko aukera izateko ere. Euskal Herriko testuingurua hartuko da bereziki kontuan.
  5. Musikaren zenbait gizarte-eginkizun eta erabileraren berri izatea. Halaber, musikak beste arte-hizkuntza eta jakintza-esparru batzuekin nahiz ikus-entzunezko eta komunikazioko bitartekoekin zer erlazio dituen jakitea, eta horiek guztiak norberaren eta besteren esperientzietan hautematea, historiako denbora- eta kulturatestuinguruetan zer eginkizun bete dezaketen eta bete duten ulertzeko.
  6. Zenbait informazio-iturri erabiltzea eta kudeatzea (fonotekak, ikus-entzunezko bitartekoak, Internet, testuak, partiturak eta beste baliabide grafiko batzuk), musikari buruz jakiteko eta musikaz gozatzeko.
  7. Ikus-entzunezko zenbait bitarteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea musika-ekoizpenerako, ikaskuntza autonomorako eta musikaz gozatzeko baliabidetzat. Halaber, baliabide horiek musika sortzeko, adierazteko eta hedatzeko forma berriak garatze aldera zer ekarpen egiten duten balioestea.
  8. Zenbait testuingurutan garaturiko musikaproiektu kolektiboetan parte hartzea, eta taldearen barruan zenbait eginkizun bere gain hartzea; eginkizun horietan, talde-lanaren plangintzarako, lankidetzarako, koordinaziorako eta ebaluaziorako trebetasunak garatzea, lankidetzaren bidez arte-produktu pozgarria lortzeko, bai eta gizarte-alderdiko garapen pertsonala lortzeko ere.
  9. Musikak eta soinuak gure ingurunean zer erabilera eta eginkizun dituzten aztertzea, zentzu kritikoz. Halaber, gogoeta egitea, giza jarduerek musika eta soinua erabiltzean eraginiko aldaketei buruz, bai eta sortzen diren soinu-paisaietan eraginiko ondorioei buruz. Horren guztiaren helburua erantzukizun- eta errespetu-jarrerak garatzea da, ingurumenarekiko eta jendearen bizi-kalitatearekiko.
  10. Euskal Herriko eta beste herri batzuetako kultura-ondarearen arte- eta musika-adierazpenen berri izatea eta horiek balioestea, adierazpen-forma guztien kontserbazioaren eta berrikuntzaren alde egiteko, gogoan izanik beste kultura batzuetako jendearekin harremanak izatea eta esperientziak trukatzea aberastasuniturria dela.

Jarraian musika klase erreal baten adibidea utziko dizuet


2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

ARTEAREN ERABILERA HEZKUNTZAN

Arteko curriculuma ikusi nahi baduzue klikatu hemen. Hala ere, errezago ikusteko,hauek izango lirateke arte-hezkuntzako kurrikulumeko eduki multzoak:


  1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 
  2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza. 
  3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa.
  4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.
Bestalde, helburuei dagokienez:
  1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea. 
  2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea. Teknologiek eskaintzen dituzten aukerak irakastea, sorkuntzetan eta haien erantzunak egiten erabiltzeko, eta, horrela, maila bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezko komunikazioan. 
  3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea, ikusizko kulturako eta musika-kulturako lanetan, lan horiek hobeto ulertzeko eta lan horiez gehiago gozatzeko, eta erreferente estetiko berriak garatzeko aukera izateko. Horrez gainera, artehizkuntzaren eremua zabaltzea.
  4. Pentsaera dibergentearen eta konbergentearen trebetasunak eta norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko. 
  5. Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta –lanak garatzean emaitza jakin batzuk lortzeko egin beharreko prozesuen plangintza egiteko, ebaluatzeko eta doitzeko, eta horrek guztiak eskatzen dituen erronken jakinaren gainean egotea. Horrez gainera, arazoak sortuz gero, jarrera eraikitzailez konpontzea. 
  6. Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako produktuen funtzio sozialak eta erabilerak ezagutzea, eta norberaren eta besteen esperimentuetan ezagutzea, produktu horiek hainbat garai eta kulturatan izan dezaketen eta izan duten zeregina ulertzeko eta norberaren kultura-ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea ezagutzeko. 
  7. Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira. 
  8. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko. 
  9. Norberaren artelanetan konfiantza izatea, lanak egiten gozatzea eta norberaren eta taldearen hazkunderako egiten duen ekarpena aintzat hartzea, autoestimua sendotzeko eta ideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna hobetzeko. 
  10. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea eta adierazpen-moduak gordetzeko eta berritzeko egindako lana aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatako pertsonekin trukea izateak.

Hemen, umeek gelan zelan lan egiten duten ikusteko, bideo bat utziko dizuet
Artistas, Diseñadores y Arquitectos de 3 a 12 años from Pablo Prieto on Vimeo.

IRUDIAREN GARRANTZIA

Gaur, irudiak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dizuet.

Hezkuntza, irudia ikasle zein irakasleentzako baliabide eta euskarri oso garrantzitsua da.
Hainbat abantaila izan ditzake:
  • Ikaslea bere ikaste-garapenaren protagonista sentitu daiteke. Jarrera aktibo bat bultzatzen du, irudi baten aurrean irakaslearen jarraibideak entzun ez ezik, haren zentzu eta esanahaiak bilatzen ditu, eta beste ikaskideekiko elkarreragina sustatzen da, irudiak dituen hainbat pertzepzio aztertu nahian.
  •  Irudiak ikasteko interesa sortzen du.
  •   Paper oso garrantzitsua du eta Heziketa Berezian beharrezkoa da.
  •  Aukera didaktiko anitzak eskaintzen ditu.
  •  Sormena ahalbidetu eta sustatzen du.
  • Ikaslearen aktibitate emozionalaren hainbat aspektu aberasten ditu.
  • Ulertzen lagundu eta informazioa eskaini eta bideratzen du. Irudiak komunikatzeko gaitasuna du.


Bestalde, hainbat desabantaila dituela ere esan dezakegu:
  • Irudien erabilera jarraia sormena mugatzeko helmuga bihurtu daiteke.
  •  Irudia testua baino deigarriagoa izaterakoan arreta galtzea gertatu liteke.
  •  Garrantzitsua da aipatzea irudi bat bere baitan ez dela beti nahikoa, hitzak oso garrantzitsuak dira azaltzen laguntzeko, eta begiratzen ari garena ikusi eta ulertu ahal izateko.


Testuliburuetan oso ohikoa izaten jarraitzen du irudiek 2. plano bat izatea, hitz eta testuei dagokienez; hau da, funtzio ilustratibo bat.  Antzina, irudiek eta ikus-entzunezkoek zeukaten garrantzia oso txikia zen; eta hau, persona askok daukaten mezuak interpretatzeko eta trebetasun interpretatibo, hausnartzeko trebetasuna eta trebetasun kritikoa garatzeko gaitasun faltari dagokiola esan ohi da.


Eskola izan behar da ikus-entzunezko mezuak hobeto ulertzera lagundu behar gaituen lehena; hauek era masibo batean heltzen ari direlako. Mezuen eta ikus-entzunezkoen sarrerak, irakasleak erabiltzen dituen funtzio eta estrategiak aldatu ahal eta behar ditu.

Informazio gehiago jakiteko nahian, klikatu hemen.

Irudiaren adibide bat ikusteko hemen duzue liburu bat: