2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

ARTEAREN ERABILERA HEZKUNTZAN

Arteko curriculuma ikusi nahi baduzue klikatu hemen. Hala ere, errezago ikusteko,hauek izango lirateke arte-hezkuntzako kurrikulumeko eduki multzoak:


  1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 
  2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza. 
  3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa.
  4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.
Bestalde, helburuei dagokienez:
  1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea. 
  2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea. Teknologiek eskaintzen dituzten aukerak irakastea, sorkuntzetan eta haien erantzunak egiten erabiltzeko, eta, horrela, maila bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezko komunikazioan. 
  3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea, ikusizko kulturako eta musika-kulturako lanetan, lan horiek hobeto ulertzeko eta lan horiez gehiago gozatzeko, eta erreferente estetiko berriak garatzeko aukera izateko. Horrez gainera, artehizkuntzaren eremua zabaltzea.
  4. Pentsaera dibergentearen eta konbergentearen trebetasunak eta norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko. 
  5. Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta –lanak garatzean emaitza jakin batzuk lortzeko egin beharreko prozesuen plangintza egiteko, ebaluatzeko eta doitzeko, eta horrek guztiak eskatzen dituen erronken jakinaren gainean egotea. Horrez gainera, arazoak sortuz gero, jarrera eraikitzailez konpontzea. 
  6. Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako produktuen funtzio sozialak eta erabilerak ezagutzea, eta norberaren eta besteen esperimentuetan ezagutzea, produktu horiek hainbat garai eta kulturatan izan dezaketen eta izan duten zeregina ulertzeko eta norberaren kultura-ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea ezagutzeko. 
  7. Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira. 
  8. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko. 
  9. Norberaren artelanetan konfiantza izatea, lanak egiten gozatzea eta norberaren eta taldearen hazkunderako egiten duen ekarpena aintzat hartzea, autoestimua sendotzeko eta ideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna hobetzeko. 
  10. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea eta adierazpen-moduak gordetzeko eta berritzeko egindako lana aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatako pertsonekin trukea izateak.

Hemen, umeek gelan zelan lan egiten duten ikusteko, bideo bat utziko dizuet
Artistas, Diseñadores y Arquitectos de 3 a 12 años from Pablo Prieto on Vimeo.

IRUDIAREN GARRANTZIA

Gaur, irudiak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dizuet.

Hezkuntza, irudia ikasle zein irakasleentzako baliabide eta euskarri oso garrantzitsua da.
Hainbat abantaila izan ditzake:
  • Ikaslea bere ikaste-garapenaren protagonista sentitu daiteke. Jarrera aktibo bat bultzatzen du, irudi baten aurrean irakaslearen jarraibideak entzun ez ezik, haren zentzu eta esanahaiak bilatzen ditu, eta beste ikaskideekiko elkarreragina sustatzen da, irudiak dituen hainbat pertzepzio aztertu nahian.
  •  Irudiak ikasteko interesa sortzen du.
  •   Paper oso garrantzitsua du eta Heziketa Berezian beharrezkoa da.
  •  Aukera didaktiko anitzak eskaintzen ditu.
  •  Sormena ahalbidetu eta sustatzen du.
  • Ikaslearen aktibitate emozionalaren hainbat aspektu aberasten ditu.
  • Ulertzen lagundu eta informazioa eskaini eta bideratzen du. Irudiak komunikatzeko gaitasuna du.


Bestalde, hainbat desabantaila dituela ere esan dezakegu:
  • Irudien erabilera jarraia sormena mugatzeko helmuga bihurtu daiteke.
  •  Irudia testua baino deigarriagoa izaterakoan arreta galtzea gertatu liteke.
  •  Garrantzitsua da aipatzea irudi bat bere baitan ez dela beti nahikoa, hitzak oso garrantzitsuak dira azaltzen laguntzeko, eta begiratzen ari garena ikusi eta ulertu ahal izateko.


Testuliburuetan oso ohikoa izaten jarraitzen du irudiek 2. plano bat izatea, hitz eta testuei dagokienez; hau da, funtzio ilustratibo bat.  Antzina, irudiek eta ikus-entzunezkoek zeukaten garrantzia oso txikia zen; eta hau, persona askok daukaten mezuak interpretatzeko eta trebetasun interpretatibo, hausnartzeko trebetasuna eta trebetasun kritikoa garatzeko gaitasun faltari dagokiola esan ohi da.


Eskola izan behar da ikus-entzunezko mezuak hobeto ulertzera lagundu behar gaituen lehena; hauek era masibo batean heltzen ari direlako. Mezuen eta ikus-entzunezkoen sarrerak, irakasleak erabiltzen dituen funtzio eta estrategiak aldatu ahal eta behar ditu.

Informazio gehiago jakiteko nahian, klikatu hemen.

Irudiaren adibide bat ikusteko hemen duzue liburu bat:


ARTEAREN GARRANTZIA

Gaur, arteak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dut.


Artea aktibitate dinamiko eta bateratzailea da, eta rol oso garrantzitsua du umeen hezkuntzan.

Marrazkiak, eraikuntzak… prozesu konplexu bat dauka eta bertan umeak bere esperentziaren elementu ezberdinak biltzen ditu honeri esanahai berri bat emateko. Beraz, umeak soilik ikusten duguna baino askoz gehiago ematen digu, norberaren zerbait ematen digu; nola pentsatzen duen, nola sentitzen den eta zelan ikusten duen hain zuzen ere.

Umeentzako artea adierazpen modu bat da, pentsaeraren hizkuntza beste modu batean esanda, non umeak mundua modu ezberdin batean ikusten duen.



Haien esperientzekin identifika daitezen eta haien sentimenduak, emozioak, eta sentsibilitate estetikoa garatu dezaten, ikasleak estimulatzea ezinbestekoa da.

Azken finean, Artea eta irudia 

"EL ARTE NO ESTÁ HECHO PARA NADIE, Y ES, AL MISMO TIEMPO PARA TODOS" -Piet Mondrian.

Orrialde honetan, Calameo izenekoa, gai honi buruzko interesgarriak diren hainbat irkurgai aurkitu ditzakezue.

Bestalde, interesgarria den bideo bat txertatuko dut.


MUSIKAREN GARRANTZIA

Gaur, sarrera honetan, musikak hezkuntzan duen garrantziari buruz hitz egingo dut.

Taup, taup, taup, taup... Amaren sabelean gaudenean hasten gara musikak sortzen dituen estimuluak jasotzen, eta hortik aurrera gure baitan egongo dira bizitza osoan zehar. Hainbat ikerketen ondorioz, jakin dugu fetoak 24 aste betetzen dituenetik entzumena garatua izaten duela eta haurdunaldi denboraldi horretan entzundako abestiak adibidez, jaiotakoan ezberdindu eta ezagutzeko gai dela.

Haurrak musikaren bitartez entzun, erantzun, eraiki, interpretatu, sortu eta amestu dezake, besteak beste. Horregatik nabarmendu beharra dugu musikaren inguruko estimulazioak duen garrantzia. Honek guztiak, sentsibilitatea handitzea eta adieraztea, sormena bultzatzea, kontzentrazioa lantzea, arreta eta oroimena indartzea, psikomotrizitatea sakontzea... dakar. Ondorioz, haurren heziketan eta haien gizarteratzerako, musika eta hezkuntza banandu ezin diren bi kontzeptu dira.


Musika soinu ordenatuen artea da, sentimenduen adierazpena bilatzen duena, eta honekin guztiarekin, gure helburua haurren garapen integralean musikan hezitzeza izango litzateke. Hau dinamikoki, parte hartuz, jolasen bidez, sentituz, imitazioz, esperimentatuz, sortuz, entzunez, adieraziz, errepikatuz... lortu liteke.


Honen onurak, memoria lantzea, gaitasun matematikoa hobetzea, emozioak aberastea, hizkuntza.ikaskuntza prozesua hobetzea, gogoeta eta irakurketa gaitasunak bultzatzea izango lirateke, beste batzuen artean.


Amaitzeko, hainbat balore garatuko lituzke: talde lana, errespetua, elkartasuna, higienea, materialen zainketa, tolerantzia, kulturartekotasuna...

 

Friederich Nietzsche-k esan zuen bezala: "MUSIKARIK GABEKO BIZITZA AKATS BAT IZANGO LITZATEKE"

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

BLOG-A HASTENNNNN!!!!!!

Kaixo irakurle! Blog honetan musika, artea eta irudiari hezkuntzan ematen zaion eta eman beharko litzaiokeen garrantzia landuko dut; egungo egoera aztertuz eta irtenbideak bilatuz.

Jarraitu irakurtzen...!!